Inicio > AdieTaldea > Dos expertos en energía eólica exponen ante 62 personas las consecuencias del parque eólico de Jesuri

Dos expertos en energía eólica exponen ante 62 personas las consecuencias del parque eólico de Jesuri

2011/04/14

Energia eolikoan aditu bik Jesuriko parke eolikoaren eragina azaldu aurien 62 lagunen aurrean

Lehengo martxoaren 1ean Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Jesuriko parke eolikoaren ezarpenerako aldeko ingurumen-inpaktu onarpena argitaratu zan. ADIEko kideok egunkarietan euki gendun erabaki honen barri eta bertan  jakin gendun aldeko erabaki honek bidea zabalduten dautsola enpresa bateri Jesurin parke eolikoa ezartzeko.

Iragarki honek zalantza handiak eragin auskuzan. Izan bere, konturatu gintzen herritarrok ez dakigula ezer bere honek herrian euki ahal dituen ondorioen inguruan. Udalak ez dausku esan ze kalte eta mesede egingo dautson honek herriari.

Hasikeran dudak izan zireanak gero ardura bihurtu zirean gure kontura informetan hasi gintzelako eta jakin gendulako energia eolikoen mundua ez dala telebisinoan agertuten dauskuen bezain polita.

Danok gagoz energia alternatiboen alde, zer esanik bere ez! ADIEkook badakigu energia kontsumoaren gorakadak gizartean dakarren problema eta hau ondorio larriak eragiten dagoela ingurugiroan.

Energiaren problema hau dala-eta, eta erregai fosilak akabetan dagozelako, behar-beharrezkoa da  energia alternatibok aprobetxetan hastea; energia barriztagarriak eta garbiak, hein handi batean.

ADIEko kideoak baina, pentsetan dogu holango gai inportante batek -ez bakarrik orainari eragiten dautsona, ezpada geroari bere bai- orozkoar gehienen babesa euki behar dauela.

Pentsetan dogu Orozkon energia alternatibo hauen informazioa euki behar dogula, datuak behar doguzala gure mendietan parke eolikoa komeni jakun ala ez erabaki ahal izateko.

Hori dala-eta, lehengo apirilaren 13an energia eolikoan aditu bi konbidau genduzan Orozkora:

-Sergio de Juan Zuloaga Izate ingurugiro elkarteko idazkaria eta bozeramailea da. Horrez gain, ornitologoa, naturalista, natur-gida eta Euskadin energia eolikoaren zentzuzko ezarpenerako plataformako bozeramailea.

-Juan Abad Garcia Arabako Diputazioko ingurumen-inpaktuen zuzenketa eta balorazio saileko nagusia da. Bere eguneroko lana da Araban egin gura diren parke eolikoen proiektuak ikertutea eta jakinaraztea.

-Horreen bien ostean Nerea Azkoagak hartu auen berbea, ADIEko bozeramailea. Nereak Jesurin egin gura daurien parke eolikoaren ganeko proiektuaren ezaugarriak azaldu auezan.

“energia eolikoa sano ona da eta indar handia dauka, baina txarto ezartzen da, izan ere, gure mendietako natura balioa galduten dago”. Hauxe izan zan Sergiok zein Juanek helarazo auskuen mezu nagusia.

Abad-en arabera, energia barriztagarriak indartu behar dira, baina parke eolikoen problemea lekua da. “Mendi tontorretan ezartzen badira, natura kaltetu egiten da guztiz eta galerak atzera buelta bakoak dira; dala zarata, dala zorua, dala landaretza, dala babestutako habitat desagerpena, etabar. “Jesurin egin gura dan instalazio batek, batez beste,  35 hektarea lur-azal kaltetzen ditu”.

Iritzi bera dauko Sergio de Juanek. Honek azaldu auskun Alemania moduko herrialdeetan parke eolikoak gizatiartutako lekuetan ezartzen direla; autopistetatik, industria-guneetatik edo portuetatik hurbil. Holan, ez dira sartuteko bideak egin behar badagozelako eta energia kontsumo lekuetara eroateko kableak bere ez.

Abad-ek esan auen Mugarri plana aho batez onartu zala Arabako Batzar Orokorretan. Plan honek zentral eolikoak zentzuz ezartzea indartzen dau. “Plan honek hirukoiztu egin gura ditu energia eolikoen instalazioak lurraldean, baina, beti ere, natura, dibertsitate biologikoa eta parajeak errespetatuta”.

Berbaldian 62 lagun egon ziran.

……………………

El pasado 1 de marzo se publicó en el Boletín Oficial del País Vasco la Declaración de Impacto ambiental con carácter favorable a la instalación del parque eólico de Jesuri. En ADIE nos enteramos de esta resolución por los periódicos, y por los periódicos nos enteramos también de que esta declaración favorable significa que una empresa tiene vía libre para instalar un parque eólico en Jesuri.

Este anuncio nos planteó muchas dudas, porque nos dimos cuenta de que nosotros, como vecinos y vecinas, no tenemos ni idea de lo que este parque eólico supone para nuestro pueblo. El Ayuntamiento no nos ha explicado qué beneficios y qué impactos tendrá para Orozko.

Después de las dudas vino la preocupación, porque nos empezamos a informar por nuestra cuenta y vimos que, en este tema de la energía eólica, no todo es tan bonito como nos lo pintan en los anuncios de televisión.

Todos estamos a favor de las energías alternativas, eso no hace falta decirlo. En ADIE también somos conscientes del problema que supone el incremento de consumo energético de nuestras sociedades, que está generando ya un costo medioambiental difícil de soportar.

Debido a esta problemática de la energía y a que los combustibles fósiles (carbón, petróleo, gas natural) se están agotando, es necesario plantearse el aprovechamiento de las denominadas energías alternativas, que son renovables y relativamente limpias.

Ahora bien, en ADIE pensamos que un asunto de tanta importancia como este, que va a afectar no sólo al presente sino también a las futuras generaciones de nuestro pueblo, tiene que contar con el respaldo de la mayoría de las vecinas y vecinos de Orozko.

Creemos que es necesario que en Orozko tengamos información sobre estas energías alternativas, que tengamos datos suficientes para que cada uno de nosotros y nosotras nos formemos una opinión sobre la conveniencia de un parque eólico en nuestros montes.

Por eso,  el pasado 13 de abril trajimos a Orozko a dos expertos en energía eólica:

–  Sergio de Juan Zuloaga, que es secretario y portavoz de la Asociación Medioambiental Izate, ornitólogo, naturalista, guía de naturaleza, y también portavoz de la Plataforma por la Implantación Racional de la Energía Eólica en Euskadi.

– Juan Abad García, que es Jefe de la Sección de Valoración y Corrección de Impacto Ambiental de la Diputación Foral de Álava. Su trabajo diario consiste en estudiar e informar sobre los proyectos de parques eólicos a construir en Álava.

Además de ellos dos, Nerea Azkoaga, que actuó como portavoz de ADIE, nos informó de las características concretas del parque eólico que quieren implantar en Jesuri.

“La energía eólica es buena y tiene mucho potencial, pero se está implantando mal, porque se está destruyendo el capital natural de nuestros montes”. Este es uno de los mensajes principales que lanzaron Sergio de Juan y Juan Abad.

Según Abad, hay que fomentar las energías renovables, pero el problema de los parques eólicos surge con sus emplazamientos. “Si se colocan en las cumbres de las montañas se rompe drásticamente con el medio natural y las pérdidas son irreversibles, en cuanto a ruido, destrucción de suelo y vegetación, pérdida de biodiversidad, desaparición de hábitats especialmente protegidos, etc.” Por una instalación como la que proyectan construir en Jesuri, la superficie media de terreno afectado es de más de 35 hectáreas.

De la misma opinión es Sergio de Juan, quien explicó que en países como Alemania los parques eólicos se sitúan siempre en zonas que ya están humanizadas, cerca de autopistas, de zonas industriales o de puertos marítimos. De esta manera se evita construir las carreteras de acceso, porque ya existen, y el cableado necesario para llevar la energía a las zonas de consumo.

Abad indicó que las Juntas Generales de Álava han respaldado unánimemente el Plan Mugarri, que promueve una implantación racional de las centrales eólicas. “Este plan pretende triplicar las instalaciones de energía eólica en la provincia, pero siempre respetando el patrimonio natural, la diversidad biológica y los paisajes”.

A la charla acudieron 62 personas.

Anuncios
Categorías:AdieTaldea