Inicio > AdieTaldea > Legegintzaldiko lehen plenoa / Primer pleno de la legislatura

Legegintzaldiko lehen plenoa / Primer pleno de la legislatura

2011/06/23

EAJk eta Bilduk ez dute nahi Orozkoren alde erabateko dedikazioz lan egingo duen alkatea

Oposizioko bi alderdiek lanaldi partzialeko alkatea nahi dute. Horrela defendatu zuten pasa den asteleheneko udalbatzan eta Adieren proposamenaren kontrako botoa eman zutenean, Josu San Pedrok udalean erabateko jardunaldia izan dezan. Zinegotzien ordainsarirako proposatu genuenari ere ezetza eman zioten.

Alkate zenean, Olaguenagak EUDELen 25 maila zuen, urtean 53.204,21 euro gordin suposatzen duena, baina lanaldi-erdian aritzen zenez erdia kobratzen zuen. Eudelek Orozkorako duen gomendioaren arabera alkateak gutxienez 24 maila kobratzea da (51.494,19 euro). Josuk bere maila 22 arte jaistea eskatu du, urtean 48.074 euro gordin izango litzatekeena.
Adieren proposamena zinegotziei egokitutako dietei dagokienez, egungo 350 euroko diru-kopurua mantentzea da. Hain zuzen ere EAJ izan zen kopuru hau ezarri zuena eta bitxia da orain kontrako botoa ematea gehiegizkoa iruditzen zaiolako. Bilduk ere ezetsi egin du eta legeak markatzen duen gutxienezkora jaistea eskatu du. Zenbatekoa aipatu gabe. Adietik onartezina iruditzen zaigu Udalean dauden herriko ordezkariek honela gestionatzea proposatzea 23 langile daukan eta urtean 5 milioi euroko aurrekontua duen erakundea.

EAJk argumentatzen du orain arte Olaguenaga Udalean lanaldi-erdian egon dela eta dena ondo joan dela. Halaxe da, azken urteotan alkatea bere enpresarako eta herrirako lan egiten aritu da eta bere gestioaren emaitzak bistan daude.
Udalean zenbait urte irekita daramatzaten hainbat espediente eta auzi aurkitu ditugu (batzuk duela 15 urtetik). Gainera, jakin badakigu aurreko korporazioa ez zela eskualde zein erkidego mailako organoen hainbat bileratara joaten, Udaltalde 21, Gorbeialde, Eudel eta beste batzuk, ondorioz diru-laguntzak galdu dira eta Orozko, beste herri batzuek etekina atera duten proiektu askotatik kanpo geratu da. Hauek alkatea denbora partzialean edukitzeak suposatzen duenaren adibide batzuk baino ez dira.

Bilduk, bere aldetik, hemendik aurrera obra gutxiago egingo direla aipatzen du eta horregatik ez dela beharrezkoa dedikazio osoa duen alkatea. Gure ustez, udal-gestioa, egindako obretara murrizteak Orozkoko udalaren administrazioak suposatzen duenaren ez ezagutze ikaragarria erakusten duela, 2011n bere aurrekontua obretan inbertsioak egiteko 700.000 eurokoa delako, urte honetarako dagoen aurrekontuaren %15 suposatzen duena.

Harritu egiten gaitu bi alderdien jarrerak gai honen aurrean, beraiekin mantendu ditugun bileretara alkatearen liberazioa gure proiektua aurrera eramateko lehentasunezko puntutzat jo dugulako eta ez batzuek ez besteek ez digute inolako ezadostasunik adierazi. EAJk azaldu zigun beraiek ez dutela izan lanaldi osoko alkatearen beharra zinegotzietako bat jubilaturik zegoelako eta Udalean aritzen zelako. Bilduk esan zigun ez zitzaiola gaizki iruditzen, baina beti ere soldata arrazoizkoa izanik.

Adiek azken urteotan EAJk erabili duen kudeaketa, eta hauteskundeetan arbuiatu egin dena, aldatu gura du. Auzokideek eskatu dizkiguten proiektu guztiak aurrera eramateko ezinbestekoa ikusten dugu alkateak liberazio osoa edukitzea Orozkoren alde lan egiteko.

Adiek udal-kudeaketan aldaketa nabaria egiteko konpromisoa hartu du. Herritarrengandik hurbilago dagoen udaletxea gura dugula esan dugu;herritarren parte hartzeagatik apustu egiten dugula eta batzar parte-hartzaileak egingo ditugula herritarren udal-kudeaketari buruzko iritziak entzun ahal izateko. Guztiok gura dugun Orozkoren alde gogor lan egingo dugula.

Krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko ez dira lan orduak gutxitu behar baizik eta kontrakoa, lan gehiago egin behar da. Beste ekintza batzuen artean, sektore emankorreko ordezkariekin elkarlana bultzatu behar da, finantziazio falta dela-eta sortu diren ondorioak gutxitzeko plan estrategikoa diseinatu behar da, zerbitzu publikoko eta giza baliabideen gestio eraginkorra planteatu behar da… Hiru urte daroagu krisi larrian eta EAJk eta Bilduk justu orain planteatzen dute gerrikoa estutzea.

Asteleheneko plenoak gure ideia baieztatu egiten du, politikoek beraien ideia politikoa herritarren iritziaren aurrean jartzen dutela hain zuzen. Orain, inoiz baino gehiago pentsatzen dugu Adie bezalako herri-plataformak beharrezkoak direla gaur egungo joko politikoaren dinamika aldatzeko.

Amaitzeko, jakinarazi gura dizuegu EAJk ez diela alkateari eta zinegotziei inolako informaziorik eman udaletxeko gaien eta problemen egoerari buruz. Laguntza eskaini diguten bakarrak kargua utzi duten hiru zinegotzi izan dira; Berdintasun sailekoa, Ongizate sailekoa eta Kultura sailekoak hain zuzen ere. Eskerrik asko hirurei.

………………………….

PNV y Bildu no quieren un alcalde dedicado exclusivamente a trabajar para Orozko

Los dos partidos de la oposición quieren un alcalde a tiempo parcial. Así lo defendieron en el pleno del pasado lunes, en el que votaron en contra de la propuesta de Adie para que Josu San Pedro se dedique en exclusiva al Ayuntamiento. También dijeron que no a nuestra propuesta para la retribución de los concejales.

Cuando era alcalde, Olaguenaga tenía el nivel retributrivo 25, equivalente a 53.204,21 euros brutos anuales, aunque al trabajar a media jornada cobraba la mitad. La recomendación de EUDEL (Asociación de Municipios Vascos) para Orozko es que el alcalde cobre como mínimo el nivel 24 (51.494,19 euros). Josu ha pedido rebajar su nivel hasta el 22, que equivale a 48.074 euros brutos anuales.

La propuesta de Adie en cuanto a las dietas por concejales es mantener la asignación actual de 350 euros. El PNV fue quien estableció esta cantidad y es curioso que ahora vote en contra porque le parece excesiva. Bildu también la ha rechazado y ha pedido rebajarla hasta el mínimo legal, sin cuantificar.

Los dos partidos están de acuerdo en que se puede gestionar Orozko en el tiempo libre que deja el trabajo. Desde Adie creemos que es inaceptable que los representantes del pueblo en el Ayuntamiento propongan gestionar de esta manera una organización con 5 millones de euros de presupuesto anual y 23 trabajadores.

El PNV argumenta que hasta ahora Olaguenaga sólo ha estado en el Ayuntamiento media jornada y ha ido todo bien. Efectivamente, en los últimos años el alcalde se ha dedicado a su empresa y al pueblo, y los resultados de su gestión están a la vista.

En el Ayuntamiento nos hemos encontrado con numerosos expedientes y contenciosos que llevan abiertos varios años (algunos hasta 15 años). Además, nos consta que la anterior corporación no acudía a reuniones de los órganos comarcales y autonómicoa, como el Udaltalde 21, Gorbeialde, EUDEL y otros, por lo que se han perdido subvenciones y Orozko se ha quedado fuera de muchos proyectos de los que se han beneficiado otros pueblos. Estos son solo algunos ejemplos de lo que supone tener un alcalde a tiempo parcial.

Bildu, por su parte, argumenta que a partir de ahora se van a ejecutar menos obras, por lo que no es necesario un alcalde con dedicación plena. Creemos que reducir la gestión municipal a las obras realizadas demuestra un absoluto desconocimiento de lo que supone la administración del consistorio de Orozko, porque su presupuesto para inversiones en obras en el 2011 es de 700.000 euros, lo que supone un 15% del presupuesto total para este año.

Nos sorprende la actitud de ambos partidos ante este tema, porque a las reuniones que hemos mantenido con ellos hemos llevado la liberación del alcalde como punto prioritario para nuestro proyecto, y en ningún caso nos han dicho que no están de acuerdo. El PNV nos explicó que ellos no han tenido la necesidad de un alcalde a tiempo completo porque uno de los concejales estaba jubilado y se dedicaba al Ayuntamiento. Bildu nos dijo que no le parecía mal, siempre que el sueldo fuera razonable.

Desde Adie queremos cambiar el tipo de gestión que ha llevado a cabo el PNV en los últimos años, que ha sido rechazado en las urnas. Creemos que para llevar adelante todos los proyectos que nos han pedido los vecinos y vecinas es necesario un alcalde dedicado plenamente a trabajar por Orozko.

Adie se ha comprometido a materializar ese cambio. Hemos dicho que queremos un Ayuntamiento más cercano a la gente; que apostamos por la participación ciudadana, con asambleas para escuchar las opiniones de los vecinos sobre la gestión municipal; que vamos a trabajar duro por hacer de Orozko el pueblo que todos y todas queremos.

Los problemas derivados de la crisis económica no se resuelven reduciendo la jornada, sino todo lo contrario. Hay que trabajar más para aumentar la colaboración con los representantes de los sectores productivos, para elaborar planes estratégicos que minimicen los efectos de la falta de financiación, para plantear una gestión eficaz de los recursos y servicios públicos, entre otras acciones. Llevamos tres años sumidos en la crisis y PNV y Bildu plantean justo ahora apretarse el cinturón.

Plenos como el del lunes confirman nuestra idea de que los políticos anteponen los intereses partidistas a los intereses de los ciudadanos. Ahora más que nunca creemos que plataformas ciudadanas como Adie son necesarias para cambiar la dinámica de la actual forma de hacer política.

Para terminar, queremos manifestar que el PNV no ha facilitado ni al alcalde ni a los concejales de Adie ninguna información sobre la situación en la que se encuentran los asuntos del Ayuntamiento. Las únicas que nos han prestado ayuda han sido las concejalas salientes de Igualdad, Bienestar Social y Cultura. Eskerrik asko a las tres.

 

 

 

Anuncios
Categorías:AdieTaldea