Inicio > AdieTaldea > Bildu niega la jornada completa del alcalde porque Adie no comparte el gobierno con el PNV

Bildu niega la jornada completa del alcalde porque Adie no comparte el gobierno con el PNV

2011/07/29

Bilduk ezetz esaten dio alkatearen lanaldi osoari Adiek ez duelako EAJrekin gobernua konpartitzen

Oposizioko bi alderdien ezezko botoaren ondorioz, alkateak lanean jarraituko du gizarte-segurantzan kotizatu barik
eta zentimorik kobratu barik

Adiek Bilduren baldintza onartu du, hau da, Josuk Tubacexen kobratzen zuen soldata bera kobratzea; honela, lanaldi osorako liberatu ahal izateko. Baina atzoko osoko bilkuran berriro ere ezezko botoa eman zioten liberazioari, ez dutelako onartzen EAJk parte hartzen ez duen gobernua. Adiek gobernagarritasun akordio bat bilatu du Bildurekin; bertan, bi taldeek antzeko proiektuak dituzten hiru zinegotzigoren artean aukeratzeko eman dio, baina uko egin diote.

Bilduk, gobernuan sartzeko baldintza moduan, ordezkaritza dugun hiru taldeon artean Udaleko arlo guztien banaketa proportzionala egitea eskatzen du. Adien talde guztiek organo guztietan parte har dezaten prest gaudela erantzun dugu, baina ezin ditugula erantzukizunak inolako irizpiderik gabe banatu, alkatea Udalak egiten duenaren erantzulea delako eta hoberena bilatu behar duelako herritarrentzat.

Ez dugu sinesten banaketa proportzionaleko modelo batean aldez aurretiko akordiorik gabe, horren arabera talde bakoitza Udalaren arlo batez arduratuko litzateke eta bere erara kudeatuko luke, gure ustez gobernatzeko era hori hondamendia litzatekeelako. Banatzeko modu koherentea hauteskunde-programa aztertuz izango litzateke, hauxe delako jendeak bozkatu duena. Programetan dauden puntu berdintsuetan oinarriturik eta Udalari egonkortasuna emango dion akordio batetik, erantzukizunak banatu ahal izango lirateke.

EAJren programak ez dauka antzekotasunik Adierenarekin. Baina, gainera, bere zinegotziak ez dira elkarlanean ari Adieren zinegotziekin Udalak antolatzen dituen ekintzetan eta ez dira joaten deituak izan diren bileretara. Hilabete batzuk barru EAJk jarrera aldatzen badu eta elkarlanean aritu nahi duela erakusten badu, egitura aldatzeko eta beraiekin gobernatzeko prest gaude, baina gaur egun ez dugu bideragarri ikusten.

Gobernatzeko akordioa bilatzeko asmoz, Adiek ondorengo proposamena egin dio Bilduri, ukatu egin duena EAJk ez duelako bere zati proportzionala jasotzen:

Organoa

Ekaina arte

Adieren proposamena

Gobernu Batzordea

EAJ

 Adie 2 +  EAJ 1 +  Bildu 1

Batzordeetako Presidentzia

EAJ

Bildu: Hiru hauen arteko bat aukeratzeko: Hezkuntza / Ingurumena / Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak.

Adie: beste bostak

Aiaratur

EAJ

 Adie 2 +  EAJ 2 +  Bildu 1

EUDEL

EAJ

Adie

Aiarako Koadrila

EAJ

EAJ

Gorbeialde

EAJ

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak batzordeko buru dena (Bildu edo Adie)

Gorbeiako Parque Naturala

EAJ

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak batzordeko buru dena (Bildu edo Adie)

Udaltalde 21

EAJ

Ingurumeneko batzordeko buru dena (Bildu edo Adie)

Zubiaur Eraikuntzak

EAJ

2 Adie + 2 EAJ + 1 Bildu

…………………………………………

Bildu niega la jornada completa del alcalde porque Adie no comparte el gobierno con el PNV

El voto en contra de los dos partidos de la oposición implica que el alcalde seguirá trabajando en el Ayuntamiento sin cotizar a la Seguridad Social y sin cobrar un euro

Adie ha aceptado la condición de Bildu de que Josu cobre el mismo sueldo que cobraba en Tubacex para poder liberarse a jornada completa. Pero en el pleno de ayer han vuelto a votar que no a la liberación porque no aceptan un gobierno en el que no participe el PNV. Adie ha buscado un acuerdo de gobernabilidad con Bildu, en el que le ha dado a elegir entre tres concejalías en las que ambos grupos tienen proyectos similares, pero lo han rechazado.

Bildu exige como requisito para entrar en el gobierno que hagamos un reparto proporcional de todas las áreas del Ayuntamiento entre los tres grupos con representación. Desde Adie hemos respondido que estamos dispuestos a que todos los grupos participen en todos los órganos, pero que no podemos repartir responsabilidades sin ningún criterio, porque el alcalde es el responsable de lo que haga el Ayuntamiento y debe buscar lo mejor para la ciudadanía.

No creemos en un modelo basado en un reparto proporcional sin ningún acuerdo previo, según el cual cada grupo se hace cargo de una parte del Ayuntamiento y la gestiona a su manera, porque es una forma de gobernar que llevaría al caos. Un modo coherente de repartir es analizando los programas electorales, que es lo que la gente ha votado. A partir de un acuerdo que dé una estabilidad al Ayuntamiento, basado en los puntos comunes de los programas, se podrían repartir responsabilidades.

El programa del PNV no tiene similitudes con el de Adie. Pero, además, sus concejales no están colaborando con los de Adie en los actos que organiza el Ayuntamiento y no acuden a reuniones a las que han sido convocados. Si dentro de unos meses el PNV cambia de actitud y demuestra que quiere colaborar, estamos dispuestos a cambiar la estructura y a gobernar con ellos, pero a día de hoy no lo vemos factible.

Con la intención de buscar un acuerdo de gobernabilidad, Adie ha hecho la siguiente propuesta a Bildu, que ha rechazado porque el PNV no recibe su parte proporcional:

Órgano

Hasta junio

Propuesta de Adie

Junta de Gobierno

PNV

2 Adie + 1 PNV + 1 Bildu

Presidencia de Comisiones

PNV

Bildu: a elegir una entre Educación / Medio ambiente / Agricultura, Ganadería y Montes.

Adie: las otras cinco

Aiaratur

PNV

2 Adie + 2 PNV + 1 Bildu

EUDEL

PNV

Adie

Cuadrilla Ayala

PNV

PNV

Gorbeialde

PNV

El que presida la comisión de Ganadería, Agricultura y Montes (Bildu o Adie)

Parque Natural Gorbeia

PNV

El que presida la comisión de Ganadería, Agricultura y Montes (Bildu o Adie)

Udaltalde 21

PNV

El que presida la comisión de Medio Ambiente (Bildu o Adie)

Zubiaur Eraikuntzak

PNV

2 Adie + 2 PNV + 1 Bildu

Anuncios
Categorías:AdieTaldea