Inicio > AdieTaldea > Adieren lehen urteurrena – Primer aniversario de Adie

Adieren lehen urteurrena – Primer aniversario de Adie

2011/09/08

Gaur urtebete hasi zen Adie eratuten. Zortzi ameslariren arteko bilera izan zen. Goitik emonda jasoten gendunagaz konformatzen ez gintzen 8 ameslari. Hurrungo hilabeteetan taldea handituten joan zan eta geroago eta jende gehiago alkartu zan ilusioa egia bihurtuteko: danon eta danontzako Orozko. Urtarrilaren 16an aurkeztu gendun gure proiektua jendaurrean eta ganetikoa badakizue.

Urteurren hau aprobetxatu gura dogu zuei akordarazoteko Adieren ateak zabal-zabalik dagozela proiektuagaz bat egin gura dozuen guztiontzako. Adie kaletar artetik sortu zan eta kaletarrak egiten dau posible Adiek bizirik segidutea.

AURRERA ADIE!!!

………………………

Hoy hace un año que comenzó a gestarse Adie. Fue una reunión entre ocho idealistas que no nos quisimos conformar con lo que nos venía dado desde arriba. En los meses siguientes el círculo se fue ampliando y cada vez más gente se unió para trabajar por hacer realidad una ilusión: un Orozko de tod@s y para tod@s. El 16 de enero fue nuestra presentación en sociedad… y el resto de la historia ya la conocéis.

Queremos aprovechar este aniversario para recordaros que Adie tiene sus puertas abiertas para todos aquellos que queráis sumaros al proyecto. Adie nació de entre gente de la calle y es la gente la que hace que Adie siga vivo.

Oin dala urte bete
hasi zan mobida
Orozko aldatzeko
daukagu aukera
Ezinbestekoa da
guztion laguntza
agerian dagona
jendearen bultza
Ez dugu nahi fama
egin behar da lana
hori ez da problema
langileak gara
gure ADIE beti izan da ona
gure ADIE beti izan da ona

Doinua: Betroiarena
Egilea: Arkaitz Olabarria

Anuncios
Categorías:AdieTaldea