Inicio > AdieTaldea > Orozkoko Udalak etekina atera zuen etxebizitza tasatuen erosleei esker

Orozkoko Udalak etekina atera zuen etxebizitza tasatuen erosleei esker

2012/05/31

EAJko alkateak gastuei aurre egitea baino ez zutela gura esan zien auzoei

Hegoaldeko 110 etxebizitza tasatuak salduta 2.500.000 euroko irabazia lortutea aurreikusi zuen Orozkoko Udalak, proiektu hori analizatzeko Adiek eskatutako bideragarritasun ikerketako ondorioen arabera. Irabazi horretatik kobratu eta gastatu egin ditu 1.700.000 eta kobratuteko falta dena azkenengo pisua salduten dauenean kobratuko dau.

Adiek egiaztatu ahal izan dau Zubiaur Eraikuntzak Udal Elkarteak, Hegoaldeko proiektua gestionetako arduraduna, ekintza honegaz gainbalioak eukitea ere aurreikusten zuela, 1.200.000 euroko aldea konfirmatu baita Sozietateko gerentziaren informazioaren eta auditoreek entregatutakoaren artean.

Datu hauek begibistan ixten dauriez Juan Antonio Olaguenaga, orduko EAJko Orozkoko alkatearen eta Sozietateko presidente zenaren berbak, ziurtatu zuenean: “ni el Ayuntamiento ni Zubiaur Erainkuntzak van a obtener beneficios, sino que sólo se van a cubrir los costes” (Deia, 10/09/22).

Gainbalio hauek lortuteko erosleen fede ona baliatu zuten, izan bere zentzuzko preziozko etxebizitza erosten ari zirela pentsetan zuten. Ikerketaren emoitzen ostean etxebizitzen prezioa %18 altxatu zutela pentsetan dogu. Holan, Udalak promozioaren gainbalioaren zati bat ez ezik, beronen kobratzea ere aseguratu zuen pisuak salduteko itxoin barik.

Ikerketaren beste ondorio batek dio Sozietateak Hegoaldeko ugazaba pribatuei lur sailak 300.000 eurotan saldu ziela, baina gerentziaren informeak ordea, 900.000 euro balio izan zutela dio. Adiek galdetuten dauena da: non dagoz gastatu dauriezela esaten duten, baina ikertutako dokumentazioaren arabera gastatu ez diren, 600.000 euroak?

Aipagarria da, era berean, Udalak Hegoaldeko lur sailengatik Zubiaur Eraikuntzak Sozietateari kobratu ziona, 327,78 €/m2 ; promotore pribatuei, berriz, 117 €/m2 tan saldu zien. Udala eta Zubiaur Eraikuntzak gauza bera badira, zergatik saldu bere buruari hirugarrenei baino 3 bider karuago?

Honez gain, ikerketak beste datu bat emoten digu proiektu honetan egindako gestio txarra ebidentzian itxiteko, geroko fase batzuetako kosteak bere gain hartu zituelako inongo behar barik. Zubiaur Eraikuntzak-ek, 2010ean, 1.600.000 € pagatu zituen bigarren faseko lur sailengatik eta eraikuntza horretarako ez zegoen eroslerik. Ordainketa honeri aurre egin ahal izateko Sozietateak mailegua eskatu behar izan zuen bankuan eta, ondorioz, ikaragarri igo dira koste finantzieroak. Problema da Zubiaur Eraikuntza-ek ez duela aurreikusita inongo diru sarrerarik zor honeri aurre egiteko eta ondorio latzak jasan ditzakeela Udalak operazio guztiari abala emoten diolako. Honek argi uzten du proiektuaren helburua gainbalioak lortutea zela.

Adien uste dogu bigarren faseko kosteak gain hartu behar direla erosleak daudenean eta berehalako eraikuntza izango denean. Ausartegia da egin dena: Udalari lur saila pagatuteko finantziazioa eskatu noiz eraikiko den jakin barik. Gure buruari egiten diogun galdera da: nork eskatuko leuke bere diruegaz mailegu bat aurreikusi barik zorrari aurre egin ahal izateko diru sarrerak eukiko dituen.

Zergatik eskatu genuen auditoria?

Adie Zubiaur Eraikuntzak-eko kontseilura heldu zenean gerentziak Hegoaldeko promozioko gastuen eta diru sarreren aurreikuspena egin zuen. Lehenengo fasean 54 etxebizitza eraiki dira. Aurreikuspen honen arabera, bigarren faseko bi blokeak berehala eraikiko ez balira, Sozietateak 3 milioi baino gehiagoko galerak izango lituzke.

Egoera honen aurrean, pisu guztiak saldu ez zirenez, eta Orozkon eroslerik ez zegoenez, Adiek kanpoko aditu batzuen bideragarritasun ikerketa eskatu zuen. Holan, proiektuaren egoera eta beste aukera batzuk aztertuko lituzkete. Ikerketen emoitzek erosleen araberako eraikuntza gomendatzen dute, Sozietateak aktibitatean segi dezakeelako diru sarrera barik 2017. urtera arte. Gainera, egiaztatu dogu 2. faseko bi blokeak berehala eraikitzen ez badira, galera 200.000 eurokoa izango litzatekeela (ez 3 milioikoa gerentziak esan moduan).

Ikerketak 14.000 euro balio izan du, Sozietateko presidente ohiak urtean kobratzen zuena eta oraingoak uko egin diona baino gutxiago. Momentuz kostearen % 25 baino ez da pagatu.

Anuncios
Categorías:AdieTaldea