Inicio > AdieTaldea > Zubiaur Eraikuntzak Sozietateko gerentea / Gerencia de Zubiaur Eraikuntzak

Zubiaur Eraikuntzak Sozietateko gerentea / Gerencia de Zubiaur Eraikuntzak

2012/09/10

ADIEk auditoria kontratatu ostean, EAJk eta BILDUk, auditoria egitearen kontra zeudenez, presidenteari erabakiak hartzeko ahalmena kendu zioten.
Zubiaur Eraikuntzak-eko Administrazino Kontseiluak, EAJ eta BILDUren botoakaz, elkarteko gerenteak Donibane Aretoan Hegoaldeko proiektuaren aurkezpen bat egitea onartu zuen. ADIEk kontra bozkatu zuen ez gagozelako konforme gerentearen argumentuakaz proiektu honen gestinoaren parte delako eta helburu bakarra egindako guztia justifikatutea delako.
Gerenteak hilean 5.500 € kobratzen dau, Sozietatean lana egon ala ez. Bere kontratua amaitu da eta lehiaketa egin behar da. EAJk eta BILDUk baldintza agiria egin zuten eta ADIEk eskaintza gehiago aurkeztea errazten dituen bi aldaketa proposatu zituen, baina ez zituzten sartu nahi izan. Frogatu dogu Barakaldoko Udalean, orain dela hilabete batzuk, egindako berbera dela eta gerente berberak irabazi zuela. Heldu zaigun informazinoaren arabera, bera bakarrik aurkeztu ahal izan zen berak bakarrik betetzen omen zituelako baldintzak. Agiriak, Word dokumentua, esaten du, kasualitatez, honen egilearen izena bat datorrela gerentearen enpresan lan egiten duen langile batenagaz.
ADIEk osoko bilkuran eta Administrazino Kontseiluan salatu dau, baina talde biek aurrera egin dute agiri berberagaz. Guk lehiaketa zabal bat egin gura dogu, aukera asko eukiteko eta gerente hobea eta merkeagoa aukeratu ahal izateko. EAJk eta BILDUk, ordea, gerente berberak segitutea gura dute.
ADIE ez dator bat Zubiaur Eraikuntzak-en filosofiagaz, obskurantismo politika bateri segiduten diolako. Sozietatea gardena izan behar da herritarrek berarenganako konfidantza berreskuratzeko. Pentsatzen dogu sustatzaile publiko batek pisu libreak erosi ezin dituenarentzako eraiki behar dituela etxebizitzak, batez ere, jende gaztearentzako, Orozkotik kanpo joan behar ez dagien, orain pasatzen den moduan.

………………………………..

Tras contratar la auditoría sobre el proyecto de viviendas de Hegoalde, por iniciativa del presidente del Consejo de Administración de Zubiaur Eraikuntzak –de Adie–  PNV y Bildu, que estaban en contra de hacerla, quitaron al presidente sus poderes.

Acto seguido, el Consejo decidió, con los votos de PNV y Bildu, que el gerente hiciese una presentación en Donibane Aretoa del proyecto de Hegoalde. Adie votó en contra, porque no estamos de acuerdo con las argumentaciones del gerente, que es parte implicada en la gestión del proyecto y cuyo objetivo es justificar todo lo que se ha hecho.

El gerente –que cobra 5.500 € al mes haya o no actividad en la Sociedad– ha terminado su contrato, por lo que hay que sacarlo a concurso. PVN y Bildu elaboraron el pliego de condiciones y Adie propuso incluir dos puntos para facilitar que se presenten más ofertas, pero se negaron a incluirlos. Hemos comprobado que es el mismo pliego que se usó en el Ayuntamiento de Barakaldo hace unos meses en un concurso similar que ganó el mismo gerente, que, según nos han informado, fue el único que cumplió los requisitos del pliego y se pudo presentar. El documento del pliego, en formato Word, revela que, casualmente, el nombre de la autora coincide con el de una empleada de la empresa del gerente.

Adie lo denunció en la Sociedad y en el Pleno del Ayuntamiento, pero han mantenido el mismo pliego. Nosotros queremos que se haga un concurso abierto, para que se presenten varias opciones y elegir una gerencia mejor y más económica. Pero PNV y Bildu quieren que siga el mismo gerente.

Adie no está de acuerdo con la filosofía que rige Zubiaur Eraikuntzak, el máxi­mo exponente de la anterior política de oscurantismo. La Sociedad debe ser más transparente, para que los vecinos recuperemos la confianza en ella. Una promotora pública debe construir pisos a precio asequible para la gente del pueblo que no tiene recursos para comprar en el mercado libre, sobre todo para los jóvenes, para que no se tengan que ir a vivir fuera de Orozko, que es lo que está ocurriendo ahora.

Anuncios
Categorías:AdieTaldea