Inicio > AdieTaldea > Jauntxokeria udal promotoran / Prácticas caciquiles en la promotora municipal

Jauntxokeria udal promotoran / Prácticas caciquiles en la promotora municipal

EAJk eta BILDUk gelditu egin dute lehiaketa publikoa eskaintzaileen puntuazioa jakin eta gero

Zubiaur Eraikuntzak-en kontseiluko ADIEko ordezkariak presionatu egin dituzte lehiaketak aurrera egin ez dezan

Azaroaren 26an, Zubiaur Eraikuntzak-eko Administrazio Kontseiluak, EAJren ordezkari bien eta BILDUrenaren botoagaz, ezezkoa eman zion gerentzia kargua lehiaketa publikoan puntu gehien lortu duen eskaintzari esleitzeari. ADIEko ordezkariek lehiaketaren irabazlea kontratatzearen alde bozkatu zuten.

Hilabete lehenago udal zerbitzu teknikoek lehiaketara aurkeztutako hiru eskaintzen balorazioa luzatu zioten Elkarteari. Horren arabera, Eibex Asesores Consultores S.L.-k, EAJk kontratatua pasa den azarora arte gerentziaz arduratu izan den enpresa, lortu zuen hiruren arteko puntuaziorik baxuena. Horrez gain, berea izan zen eskaintzarik garestiena.

Harrezkero, EAJko kontseilari biek eta BILDUkoak prozesua geldiarazten saiatu dira. Ez dira lehiaketak aurrera egiteko Kontratazio Mahaiko batzarretara joan ez eta Administrazio Kontseilukoetara ere. Gainera, prozesua bertan behera uzteko eskaera idatzia aurkeztu dute Elkartean. Gainera, bi alderdiek proposatu dute kanpoko enpresa batek lehiaketan aurkeztutako dokumentazio guztia berriro balora dezala.

Lehiaketa irabazi duenak helegitea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzan eta bertan dio kontratua lehiaketako irabazleari ez esleitzea legez kanpokoa dela.

Kontseiluaren azken batzarrera, urtarrilaren 2koa eta helegitearen gainean hitz egingo zenera, EAJko Herriko Juntako presidentea eta BILDUko zuzendari nagusia joan ziren eta ADIEko kontseilariengan eragiten saiatu ziren lehiaketak aurrera egin ez dezan. BILDUko zuzendariaren hitzetan, helegiteak ez du zentzurik, izan ere, BILDUren iritziz, lehiaketa geldirik dago. EAJko presidenteak esan zuen bere alderdiak prebarikazio zantzuak susmatzen dituela prozesuan eta arduradunak salatu egingo dituela.

ADIEk tinko salatu gura du Zubiaur Eraikuntzak-ekin inolako zerikusirik ez duten bi lagun pribatua den Kontseiluko batzarrera agertu izana. Oso larria iruditzen zaigu bi pertsona hauek, berriro diogu, Zubiaur Eraikuntzak Elkarteko kide ez direnak, iritziak ematera eta Elkarteko ordezkariak presionatzera agertu izana. Agerian geratu da, berriro ere, EAJ eta BILDUren estrategia komuna: jauntxokeriagaz jokatu udal promotoran beti egin izan den moduan eta alderdiaren zein norbanakoen interesak ordezkatzen omen dituzten herritarrenen aurretik jarri.

ADIE gerentziaren kontratazio prozesu osoan zehar albo baten egon da eta utzi du udal teknikoek balora dezatela eskaintzaileek aurkeztutakoa, horiexek baitira lan hau egiteko gaitasuna dutenak eta ez politikoak. Horrela, herritarrekin hartutako konpromezuari eutsiko diogu: Zubiaur Eraikuntzak elkarteko ezkutuko ekintzak salatu eta bere funtzionamendua aldatzen saiatu herritarren zerbitzura egon dadin, hasierako garaietan egin ohi zuen moduan.

………………………………………………………………………

PNV y Bildu paralizan un concurso público tras conocer las puntuaciones de los licitantes

Los representantes de Adie en el Consejo de la Sociedad Zubiaur Eraikuntzak han recibido presiones para que el concurso no siga adelante

El pasado 26 de noviembre, el Consejo de Administración de la Sociedad Zubiaur Eraikuntzak votó en contra de adjudicar el contrato de la gerencia a la oferta que consiguió mayor puntuación en un concurso público, gracias a los votos de los dos consejeros de PNV y el consejero de Bildu. Los dos consejeros de Adie votaron a favor de contratar al ganador del concurso.

Un mes antes, los servicios técnicos municipales habían remitido a la Sociedad la valoración de las tres ofertas que se presentaron al concurso, según la cual Eibex Asesores Consultores S. L. –empresa contratada por el PNV que llevaba la gerencia de la Sociedad hasta el pasado mes de noviembre– obtuvo la menor puntuación de las tres, además de ser la oferta más cara.

A partir de entonces, los dos consejeros de PNV y el de Bildu han intentado paralizar el proceso: no acudiendo a las reuniones de la Mesa de Contratación ni del Consejo de Administración para seguir adelante con el concurso y solicitando por escrito la suspensión del procedimiento. Además, ambos partidos han propuesto que una empresa externa valore de nuevo toda la documentación presentada al concurso.

Por su parte, el ganador del concurso ha presentado un recurso ante Gobierno Vasco en el que indica que no adjudicar el contrato al licitador que ha obtenido mayor puntuación en el concurso es contrario a derecho.

En la reunión del Consejo del 2 de enero, en la que se iba a tratar dicho recurso, se personaron el Presidente de la Junta Local del PNV y el máximo dirigente de Bildu Orozko e intentaron influenciar a los consejeros de Adie para que no sigan adelante con el concurso. El dirigente de Bildu manifestó que el recurso no tiene lugar, puesto que su coalición considera que el concurso se encuentra paralizado, y el Presidente del PNV señaló que su partido ve indicios de prevaricación en el proceso y que denunciará a los responsables.

Desde Adie queremos denunciar la gravedad del hecho de que dos personas que no tienen relación alguna con la Sociedad Zubiaur Eraikuntzak acudan a una reunión del Consejo –de carácter privado– a opinar y presionar a sus miembros. Una vez más, ha quedado en evidencia la estrategia conjunta de PNV y Bildu de continuar con el caciquismo que ha regido siempre la promotora municipal, anteponiendo sus intereses partidistas y personales a los del pueblo al que dicen representar.

En Adie hemos permanecido al margen durante todo el proceso de contratación de la gerencia, dejando que sean los servicios técnicos municipales –que son las personas cualificadas para hacer este trabajo, no los políticos– los que valoren las ofertas presentadas por los distintos licitadores. Así, nos mantenemos firmes en nuestro compromiso adquirido con los vecinos y vecinas de Orozko de denunciar las prácticas oscurantistas de la Sociedad Zubiaur Eraikuntzak y de intentar cambiar su forma de funcionar para que vuelva a estar al servicio de los ciudadanos, tal y como hacía en sus primeros años de funcionamiento.

Anuncios
Categorías:AdieTaldea
  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s