Inicio > AdieTaldea > Zubiaur Eraikuntzak-ek enpresa eraikitzailearen kontratazioa modu irregularrean egin zuen

Zubiaur Eraikuntzak-ek enpresa eraikitzailearen kontratazioa modu irregularrean egin zuen

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak EAJk, Zubiaur Eraikuntzak Sozietate publikoaren buru zenean, hainbat irregulartasun egin zituela esan du

Orozkorentzat eginiko fiskalizazio informean (http://www.tvcp.org/e2014.htm), Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Hegoalde urbanizazioko etxebizitzak eraikitzeko enpresa eraikitzailea kontratatzeko adjudikazio prozesuan irregulartasunak egin zirela adierazten du.

9. orrialdea:

Hegoalde sektorean 80 etxebizitza eraikitzeko obra administrazio kontseiluak 2010eko uztailean esleitu zuen 7,9 milioi euroren zenbatekoan. Alabaina, lehendakariak hurrengo hilabetean izenpetutako kontratuak 54ra murriztu zuen eraiki beharreko etxebizitza kopurua, gainerako 26ak epe mugagabearekin atzeratuz; horretarako, lehiaren xedea aldatu zuen, Kontseiluaren nahitaezko baimenik gabe. Nahiz pleguetan zehazten zen kontratuaren prezioa oroharrekoa eta itxia zela, izenpetutako kontratuak zioen eskainitako aleko prezioak ezarriko zirela; ez zuen, baina, aleko prezio horiek ezartzetik eratorritako prezioa zein zen zehazten. Jokamolde horiek pleguetan jasotakoaren eta esleipenaren aurkakoak dira eta honenbestez, beste espediente bat abiarazi behar zatekeen (C hutsa A.11n).

Legezko prozesua izango zen kontseiluak lehiaketa baliogabetzea, izan ere, jakin bazekien ezin izango zuela lizitazioaren helburua bete (lehiaketaren pliegoetan ageri ziren 80 etxebizitzak eraikitzea), 44 erosle baino ez baitzeuden. Behin lehiaketa bertan behera utzita beste lehiaketa bat deitu behar zuen 54 etxebizitzarako. Hori egin barik, 80 etxebizitza egiteko enpresa irabazleari lehiaketa esleitu eta hilabete geroago presidenteak beste kontratu bat gauzatu zuen enpresa berarekin 54 etxebizitza eraikitzeko, horrela, lizitazioaren helburua aldatu zuen kontseiluaren baimen barik. Kontratua legez kanpokoa da ezin baita pliegoarekiko ezberdina izan.

Kontratua Urbelan enpresari esleitua izan zen, honek orain hilabete batzuk Sozietatea salatu zuen eta 180.000 € erreklamatu zizkion irabazi zuen lehiaketako pliegoekin bat ez datorren kontratua egiteagatik.

14. orrialdea:

6 zenbakiko kontratua esleitzeko prozesuan, balio-judizioa eskatzen zuten faktoreak formula bidez balioztatzen ziren haiekin batera balioztatu ziren; ordea, arautegiak azken hauek gerora balioztatu behar direla agintzen du. Honela, bada, formula bidez balioztaturiko faktoreetan 15 lehiatzaileek antzeko balorazioak eskuratu zituzten. (C akatsa).

J.Carlos Melián abokatuaren arabera, hau kontratazio publiko irregularraren kontuan ohikoa da (http://www.mymabogados.com/top-ten-de-los-clasicos-en-la-contratacion-publica-irregular.html 7. zenbakia–). Hegoalden 80 etxebizitza eraikitzeko kontratuari dagokio (gorago aipatutakoa, 9. orrialdean), Urbelani esleitutakoa. Lehiaketa publikoen balorazioaren legezko prozedurak dio lehenengo eta behin iritzia eskatzen duen balorazioa egin behar dela. Behin eskaintzaile guztiek  balorazio horren puntuazioak ezagututa, atal objektiboa baloratzen da (eskaintzaile bakoitzaren eskaintza ekonomikoa, formula bidez baloratua). Kasu honetan, atal teknikoa eskaintza ekonomikoak ezagututa baloratu zuten, beraz, bazekiten zenbat puntu eman behar zizkioten atal teknikoari eurak gura zuten enpresak irabaz zezan.

Irregulartasun hauek orain bi urte aurkitutakoei gaineratzen zaizkie. Hauek Adiek eskatutako Hegoaldeko proiektuaren gaineko Bideragarritasun Ikerketan aurkitu ziren. EAJk etxebizitzen prezioa %18ra arte garestitu zuen ziurtatzeko Udalak hauen salmentarekin onurak izango zituela eta, gainera, etekin horiek kobratuko zituela saldu arte itxaron behar izan barik. Udalak udal promotorari prezio hirukoitzean saldu zizkion lursailak, antzeko promotora eta pribatuei saldutakoen aldean. Promotorak 2010ean Udalari 1.600.000€ ordaindu zizkion proiektuaren bigarren fasearen truke. Eraikuntza honetarako ez zegoen eroslerik eta gaur egun ere ez dago. Ordainketa hau egin ahal izateko, Sozietateak mailegua eskatu behar izan zuen, horrela, finantza-kosteak nabarmen areagotu zituen (https://adieorozko.com/2012/05/31/orozkoko-udalak-etekina-atera-zuen-etxebizitza-tasatuen-erosleei-esker/). Sozietateak eraikitako hainbat higiezinetan ere irregulartasunak eta Ogasun Sailari iruzurrak egin dira https://adieorozko.com/2013/07/18/el-presidente-y-el-secretario-de-zubiaur-eraikuntzak-dimiten-de-sus-cargos/).

Anuncios
Categorías:AdieTaldea
  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s