Inicio > AdieTaldea > Un defecto en el procedimiento posibilita que se revoque la sentencia de condena a Zubiaur Eraikuntzak / Prozedura-akats batek Zubiaur Eraikuntzak kondenatzen zuen sententzia baliogabetzea ahalbidetu du

Un defecto en el procedimiento posibilita que se revoque la sentencia de condena a Zubiaur Eraikuntzak / Prozedura-akats batek Zubiaur Eraikuntzak kondenatzen zuen sententzia baliogabetzea ahalbidetu du

• Los consejeros de PNV y Bildu unieron sus votos para evitar adjudicar el contrato de la gerencia a la empresa que ganó el concurso, quien demandó a Zubiaur Eraikuntzak.
• El juez dio la razón a la empresa y condenó a Zubiaur Eraikuntzak. Además, vio indicios de delito en los consejeros de PNV y Bildu por intentar manipular un concurso público.
• El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha anulado la sentencia de condena porque la empresa denunció a la vez en el Gobierno vasco y en los tribunales de justicia.

.
Los dos consejeros del PNV y el consejero de Bildu en la Sociedad Zubiaur Eraikuntzak habrían cometido presuntamente un delito al votar en contra de la adjudicación del contrato de la gerencia a la empresa que obtuvo mayor puntuación en el concurso. Es lo que estableció en julio una sentencia del Juzgado de lo Contencioso Administrativo, que ordenó que se investigue un posible delito de los tres consejeros. Además, condenó a la Sociedad a indemnizar a la empresa ganadora del concurso y a pagar las costas del proceso judicial.
Al conocer la sentencia, Adie pidió a PNV y Bildu que pagaran los gastos que habían generado sus actuaciones corruptas, ya que el juez consideró que sus consejeros habían intentado manipular el contrato. Los dos partidos políticos no acataron la sentencia y unieron sus votos para que la Sociedad presentase recurso.
Gracias a ese recurso, el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha revocado ahora la sentencia de condena a Zubiaur Eraikuntzak. La razón que esgrime en su sentencia para la revocación es que la empresa demandante decidió “acudir al cauce administrativo especial, pero a su vez, sin concluir su tramitación, interpone recurso contencioso-administrativo, abandonando la vía inicial elegida”. Es decir, que la empresa demandó en dos organismos a la vez: en el Gobierno vasco y en los tribunales de justicia, cuando el procedimiento legal es que primero agote la vía del Gobierno vasco y después denuncie en los tribunales.
El Tribunal no entra a juzgar la actuación de los consejeros de PNV y Bildu ni el posible delito que cometieron. “Cierto es que de esta forma queda imprejuzgado el fondo del asunto”, afirma la sentencia, y que solo se tiene en cuenta “la errónea estrategia procesal de la parte actora”.
Para Adie, resulta muy preocupante que por un defecto de forma se revoque una sentencia sin entrar a valorar unos hechos tan graves que perjudican al bien público para beneficiar a una empresa privada. Todo el proceso del concurso de la gerencia estuvo orientado a que la empresa EIBEX, que puso el PNV en 2007, siguiera gestionando la Sociedad: PNV y Bildu impusieron un pliego de condiciones elaborado por la propia EIBEX, después paralizaron el concurso cuando supieron que esa empresa obtuvo la menor puntuación de las tres que se presentaron y finalmente amenazaron a los consejeros de Adie de que los denunciarían si seguían adelante con el concurso. Cuando Adie ya no estaba en el Consejo de Administración, pidieron a otro profesional que valorase de nuevo el concurso, y como ratificó la valoración de los técnicos municipales y EIBEX quedó la última ocultaron dicho informe.
Desde Adie seguiremos pidiendo responsabilidades políticas a todos los que actúen de forma corrupta en el Ayuntamiento de Orozko, porque judicialmente han encontrado una triquiñuela legal que deja sin efecto la sentencia condenatoria, pero éticamente no tienen ninguna justificación.

…………………

• EAJ eta Bilduko kontseilariek indarrak batu zituzten kudeaketaren kontrataziorako lehiaketako irabazleari kontratua ez esleitzeko. Azken honek Zubiaur Eraikuntzak auzitara eroan zuen.
• Epaileak enpresari eman zion arrazoia eta Zubiaur Eraikuntzak kondenatu egin zuen. Gainera, EAJ eta Bilduko kontseilarien portaeran delitu aztarnak ikusi zituen lehiaketa publikoa manipulatzen saiatzeagatik.
• Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak kondena-sententzia bertan behera utzi du enpresak aldi berean Eusko Jaurlaritzan eta justizia auzitegian salatu zuelako.

.
EAJko kontseilari biek eta Bildukoak, ustez, delitua egin zuten kudeaketarako lehiaketan puntuaziorik altuena lortu zuen enpresari kontratua esleitzearen kontra bozkatzeagatik. Horixe adierazi zuen uztailean Auzi-Epaitegiaren sententziak, eta hiru kontseilarien ustezko delitua aztertzeko agindua eman zuen. Horrez gain, Sozietatea enpresari kalte-ordainak eta prozesu-kostuak ordaintzera kondenatu zuen.
Sententzia ezagututakoan, Adiek EAJ eta Bilduri euren jarrera ustelak eragindako gastuak ordain ditzatela eskatu zien, izan ere, epaileak uste zuen kontseilariak kontratua manipulatzen saiatu zirela. Alderdi politiko biek ez zuten sententzia onartu eta euren botoak elkartu zituzten Sozietateak helegitea aurkeztu zezan.
Helegite hau dela eta, orain Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak Zubiaur Eraikuntzak kondenatzeko sententzia baliogabetu du. Bertan zigorra baliogabetzeko erabili duen argudioa da enpresa auzi-jartzaileak erabaki zuela “ bide administratibo berezietara jotzea; eta, aldi berean, bere bideratzea amaitu baino lehen, administrazio auzi-helegitea aurkeztea hasieran aukeratutako bidea utzita”. Hau da, enpresak erakunde bitan demandatu zuela: Eusko Jaurlaritzan eta justizia auzitegietan, eta lege-prozesuaren arabera, lehenengo Eusko jaurlaritzaren bidea agortu behar da eta ondoren, auzitegian salatu.
Auzitegiak ez du EAJ eta Bilduko hiru kontseilarien jarrera epaitu ezta ustez egin zuten delitua ere. “Egia da era honetan kontuaren muina aurre-epaitu gabe geratzen dela” dio sententziak, eta “ auzi-jartzailearen prozesu-estrategia okerra” bakarrik hartu dela kontuan.
Adieren ustez, oso kezkagarria da forma-akats bategatik sententzia bat baliogabetzea herriari kalte eta enpresa pribatu bati mesede egiten dieten hain ekintza larriak baloratzera sartu gabe. Kudeaketarako lehiaketaren prozesu osoa EIBEX enpresak, EAJk 2007an ipinitakoa, sozietatea kudeatzen jarrai zezan bideratua egon zen: EAJk eta Bilduk EIBEXek berak egindako baldintzak ezarri zituzten, gero lehiaketa geldiarazi zuten jakin zutenean enpresa horrek lortu zuela aurkeztu ziren hiru enpresen arteko puntuaziorik baxuena. Azkenik, Adieko kontseilariak mehatxatu zituzten salatuko zituztela lehiaketarekin aurrera eginez gero. Jada Adie Administrazio-Kontseiluan ez zegoenean, beste profesional bati eskatu zioten lehiaketa balora zezan, eta honek Udal-teknikarien balorazioa berretsi zuenez, eta EIBEX azkenengo tokian geratu zenez, txostena ezkutatu egin zuten.
Adien Orozkoko Udalean modu ustelean jokatzen duten guztiei ardura politikoak eskatzen segituko dugu, izan ere, judizialki lege-amarrua aurkitu dute kondena-sententzia balio gabe uzten duena, baina etikoki ez dute ezelako justifikaziorik.

Anuncios
Categorías:AdieTaldea
  1. Aún no hay comentarios.
  1. No trackbacks yet.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s