Adie

Adie 2010eko udan sortu zen, orozkoar talde batek herriko gestioan parte hartutea erabaki genuenean. Gure moduan, igartzen genuen jente asko zegoela arduratuta Udalaren eta herritarren arteko komunikazio falteagaz. Halandaze, gure ezinegona zeozer konstruktibo bihurtu eta kexak konpromisora aldatu genituen; Orozkoren geroan parte hartuteko konpromisora.

Lehenengoz, era formalean, zortzi lagun batu ginen irailaren 8an. Bertan, ondorio nagusi bat atera genuen: Udaleko funtzionamendua aldatzeko modu eraginkorrena da bertan parte izanda. Apurka-apurka, taldea zabalduten joan ginen eta jentea topetan hasi ginen, hain zuzen bere, ideologia politiko baten esanetara egon barik dinamizatu ahal dala herria pentsetan dauen jentea.

Hilabete batzuetan gogor lan egin eta gero, 25 laguneko talde sendoa eratu genuen; gure herriaren alde lan egiteko ahalmenagaz eta gogo eta ilusio handiagaz. Abenduan 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetara aurkezteko prest geundela erabaki genuen eta hautesle-elkarte modura.

Talde independentea eta zabala sortu dogu:

– Orozkoko jentearen, eta ez ideologia politiko konkretu baten, interesen alde behar egiteko bokazinoa daukogulako.

– Gure objektiboak daukozen edonor batu ahal dalako gugana.

Gure baloreak dira: apaltasuna, zintzotasuna, transparentzia, efizientzia, zuzentasuna, lan-taldea, sormena eta Orozkoren alde behar egiteko gogoa.

Orozko gestionetako moduan eta herritarren parte-hartzean alternatibak proposatzen doguz. Holan, jenteak dagozkion kontuetan erabakiak hartu ahal izango ditu.

Herritarrakaz komunikazino eraginkorra lortu gura dogu. Jentearen sujerentziakaz, kexakaz eta proposamenakaz soluzinoak topatu eta herritarra arduratuten dauenari erantzuten ahaleginduko gara.

Guk udal kontuetan bakarrik hartuko dogu parte. Orozkorako bakarrik sortu da Adie eta gure herritik kanpora ez daukogu loturatik. Hori dala eta, orozkoarrak bidalitako aginduak baino ez doguz kontuan hartuko.

Alderdi politikoen programek estatu zein eskualde mailako gestiorako oso gai baliagarriak dauzkate, baina ez dira beti interesgarriak herri baterako. Hor, jenteagaz harremanak ezinbestekoak dira Udalaren funtzionamendu egokirako.

Anuncios