Gure filosofia


Gura dogun herria:

Gura dogu orozkoarrak guztiontzako herriaren eraketan parte hartutea. Herri bat udal gestino transparentea daukona eta herritarren iritzia kontuan hartuten dauena. Danok eskubide eta aukera berberak daukoguzana. Auzoak abandonaturik sentitan ez direna. Gazteek etxebizitzak arrazoizko prezioan erosteko aukera eskaintzen dauena. Ingurugiroa eta espazio naturalak errespetatuta, herriaren garapen ekonomikoa eragiten dauena. Hazkunde fisikoa baino, funtzionalaren alde egiten dauena. Euskara, gure hizkuntzea dalako,  jagoten dauena eta bere erabilera arlo guztietan sustatu egiten dauena. Hauxe da gura dogun herria, gure herria: Orozko.

Anuncios