Zer egin dogu

Udal egoera eta hauteskundeei buruzko batzar informatiboa

2014ko azaroaren 30ean beste batzar bat egin genuen Donibane Aretoan. Alde batetik, udal gaiei buruzko informazioa eman genuen (2014ko balantze ekonomiko eta politikoa; 2015ean egin nahi duguna). Bestalde, datozen udal hauteskundeetan Adieren zerrenda zein programa egiteko prestatu dugun prozesu partizipatiboa azaldu genuen.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Zubiaur Eraikuntzak eta Udalari buruzko batzar informatiboa

2014ko otsailaren 14an Donibane Aretoan egon ginen 2013ko balantzea egiteko, 2014 urterako aurrekontuetarako proiektuak aurkezteko, Zubiaur Eraikuntzak-eko etxebizitzak saltzeko Adie-ren proposamenaren berri emateko eta Elkarteko irregulartasunak zuzentzeko egin dugun proiektua azaltzeko.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Zubiaur Eraikuntzak Elkartearen egoerari buruzko batzar informatiboa

2013ko ekainaren 14an batzar bat egin genuen Donibane Aretoan Zubiaur Eraikuntzak Elkarteari buruzko informazioa emateko. Elkartearen egoera larria da: 5 milioi euroko zorra, irregulartasunak eraikinetan eta lokaletan, gerentziarako lehiaketako blokeoa, lehiaketa irabazi duenak aurkeztu duen demanda judiziala…

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Udal egoerari buruzko batzar informatiboa

2012ko azaroaren 30ean beste batzar bat egin genuen Donibane Aretoan udaleko gaiei buruzko eta Zubiaur Eraikuntzak Elkarteari buruzko informazioa emateko. Gai ordena hau izan zen: 2012an Udalak egindakoa, 2012ko balantze ekonomikoa eta politikoa, Hegoalde urbanizazioko lehenengo fasean ateratako ondorioak, Elkarteko gerentzia posturako lehiaketa, galderak.

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Udal egoerari buruzko batzar informatiboa

2012ko maiatzaren 18an berriro ere orozkoarrak batzar batera deitu genituen Donibane Aretoan udaleko gaiei buruzko zein Adiek eskatu zuen Zubiaur Eraikuntzak Sozietatearen auditoriaren emaitzei buruzko informazioa emateko.

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Udal egoerari buruzko batzar informatiboa

2011ko abenduaren 23an orozkoarrak batzar batera deitu genituen honako gaiei buruzko informazioa emateko: udaleko egoera ekonomikoa, aurrekontu partizipatiboak egiteko prozesua eta Zubiaur Eraikuntzak Sozietatearen egoera. Donibane Aretoan izan zen arrastiko zazpietan.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

2011ko urrian lau batzar partizipatibo antolatu genituen, herritarrekaz gai hauen inguruan berba egiteko: udal kontuen egoera, herritarren parte-hartutea eta aurrekontu partizipatiboak.

  • Ibarra-San Martin aldea: urriaren 1ean, 12:00etan, Ibarrako eskolan.
  • Zubiaur: irailaren 30ean, 19:00etan Kultur Etxean.
  • Arbaitza aldea: urriaren 2an 10:00etan San Isidro elexan (Mantzarbeiti).
  • Murueta aldea: urriaren 2an, 12:00etan, Muruetako Sozialean.

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Aurrekontu partizipatiboak

2011ko irailean 2012rako udal aurrekontu partizipatiboak egiteko prozesua hasi genuen.  Hau izan da  Orozkon aurrekontu partehartzaileak egiten diren lehen aldia.

Lehenengo zatia herritarren proposamenak batzea izan zen. Horretarako, etxeetako buzoietan jendeak ekarpenak idazteko paperak banatu genituen eta urrian zehar beteta batu genituen. Guztira, 320 proposamen jaso genituen. Guztiak aztertu eta gero, azkenean 165 geratu ziren, errepikatuta zeudenak ezabatuta. Gero sailkatu egin genituen, Adiek erabakitako 14 irizpideren arabera. Sailkapen horietako lehenak gobernu-taldeak 2012rako proposatu zituen aurrekontuetan sartu genituen.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Udal egoerari buruzko batzar informatiboa

2011ko uztailaren 1ean, barikuan, orozkoarrak batzar batera deitu genituen udalari buruzko informazioa emateko, Donibane Aretoan arrastiko zortzietan.

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Parke eolikoari buruzko kontsulta

Jesuriko parke eolikoa eraikitzen alde zagoz? Bai ala Ez.  Hauxe izan zen orozkoar guztiei egin genien galdera ekainaren 23an. Kontsulta bat oso gauza berria da gure herrian ega Adien ohikoagoa izatea nahi dugu . 513 pertsonek eman zuten botoa, erroldaren %27a. Emaitzak:  433 boto parke eolikoaren kontra (%84,9), 73 boto alde (%14,31), 4 boto zuri eta 3 baliogabe.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Jesuriko parke eolikoaren gaineko batzar partizipatiboak

Ekainaren 18an, zapatuan, Adiek hiru batzar partizipatiboetara deitu zien Orozkoko herritarrei, parke eolikoaren inguruko kezkak eta zalantzak argitzen saiatu ahal izateko.  Lehena Muruetako Sozialean izan zen goizeko 10etan, bigarrena 12etan San Isidroko elizan eta hirugarrena arratsaldeko 4retan Ibarrako eskoletan.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

Ekainaren 17an, Kultura Etxean, energia eolikoari buruzko berbaldia antolatu genuen.

Jon Apodakak,  geologo eta  Zanpazu Bizirik plataformako kideak, erakunde eta energia-enpresek inposatu nahi duten eredu energetikoaren aurrean dauden alternatibei buruz hitz egin zuen.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

2011ko apirilaren 13an, 19:00etan, Donibane Aretoan, Jesuriko parke eolikoaren gaineko berbaldia antolatu genuen.

Ingurugiroan eta energia barriztagarrietan bi adituek parke eolikoen kalteen eta mesedeen inguruko informazioa eman ziguten:

Sergio de Juan Zuloaga,  Izate Ingurugiro Elkarteko idazkaria eta bozeramaile, ornitologo, naturalista, natura-gida eta Plataforma por la Implantación Racional de la Energía Eólica en Euskadi izeneko taldeko bozeramailea.

Juan Abad García,  Arabako Foru Aldundiko Ingurumen-inpaktuen Zuzenketa eta Ebaluazio Saileko Nagusiak . Bere eguneroko lana Araban eraikin nahi dituzten parke eolikoen proiektuak ikasi eta horien berri ematea da.

Bestalde, Nerea Azkoagak, ADIEren bozeramaile, Jesurin eraiki gura dan zentral eolikoaren proiektuari buruzko informazioa eman zigun.

Berbaldira 62 pertsona hurbildu ziren.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Apirilaren 10ean Jesuriko parke eolikoaren inguruko informazino gunea antolatu genuen,  12:00etarik 15:00etara Zubiaur plazan.

Orozkoko herritarrok ez dogu parkearen eraikuntza prozesuaren eta gure herrian eukiko dituen ondorioen inguruko informazinorik jaso. ADIEk modu objektiboan informatu zuen parkearen onura eta kalteei buruz.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Apirilaren 8an, hautesle elkartea sortuteko firmak batu genituen; 10:00etarik 11:00etara eta 14:30etarik 15:30etara, Orozkoko Udaletxean.

Orozkoarron  laguntasuna eskatu genuen hauteskundeetan aurkezteko. Bi ordutan 140 firma lortu genituen.

Eskerrik asko Udaletxera gerturatu zarien guztioi, zuon sinadureakaz Adie Talde Independienteak Udal hauteskundetara aurkeztu daiten posible ein dozue, oin hauteskunde batzordearen oniritziaren zain.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Apirilaren 6an Bizkaiko udaletako alkateakaz berbaldia antolatu genuen. Gugaz izan ziren:

Pedro Lobato Flores, Etxebarriko alkatea.

Emma Calzada Etxebarria, Gorlizko alkatea.

Isabel Zarauza Norato, Plentziako alkatea.

Hiru herri hauetan talde independenteak daude gobernetan. Udala herritik bertatik, kanpoko alderdi politikoen menpe egon barik, zelan gestionetan dan azaldu ziguten.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Jendeak diagnostikoan egin zituen kexa eta sujerentziak oinarri hartuta, konklusino asko atera doguz eta herritarrekaz konpartitu doguz hainbat batzarretan:

  • Ibarra-San Martin aldea: martiaren 12an, 12:00etan, Ibarrako eskolan.
  • Zubiaur: martiaren 12an, 16:30ean Kultur Etxean.
  • Arbaitza aldea: martiaren 13an 10:00etan San Isidro elexan (Mantzarbeiti).
  • Murueta aldea: martiaren 13an, 12:00etan, Muruetako Sozialean.
  • Alkarteak: martiaren 18an, 19:00etan, Kultur Etxean.
  • Gazteak: martiaren 19an, 16:30ean, Kultur Etxean.
  • Jubilatuak: martiaren 20an, 18:00etan, “Gure Habia”ren lokalean, Kultur Etxean.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

2011ko urtailaren 16an, Donibane Aretoan, Adieren herritarren aurreko aurkezpena egin gendun. Aretoa txiki geratu zen, 150 bat pertsona etorri ziren eta. Asistentzia aldetik, batzarra arrakastatsua izan zen, beraz, herriaren etorkizunean parte hartuteko gogoa badagoen seinale.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

2010eko azaroan orozkoarren beharren diagnostikoa egin gendun.

Horretarako herria 15 taldetan banatu gendun:

  • Auzoka: Ibarra aldea, San Martin aldea, Zubiaur aldea, Arbaitza aldea y Murueta aldea.
  • Edadearen arabera: 0-12 urte, 13-18 urte, 19-30 urte, 31-59 urte eta 60 urtetik gorakoak.
  • Alkarteka: Kirol arlokoak, gizarte eta kultur arlokoak, hezkuntzakoak, ehiza eta abeltzantza arlokoak eta eliza.

Talde bakoitzeko ordezkariakaz egin gendun berba Orozkoren inguruko problemak eta ardurak jakiteko. Paper zuria hartuta jo gendun eurengana galdera bakarragaz: zer aldatuko zeunke herrian? Ez dogu inoz bere proposamenik egin, galdetu bakarrik.

200etik gora sujerentzia jaso genduzan eta horien inguruan ibili gara beharren hilabeteokaz.

Anuncios